Aurrerapen nabarmena / Xedea lortuta edo lortzeko bidean
- 1.1.1 Nazioarteko pobrezia-atalasearen azpitik bizi diren biztanleen proportzioa, sexuaren, adinaren, lan-egoeraren eta kokapen geografikoaren arabera (hirikoa edo landa-eremukoa)
- 1.4.1 Oinarrizko zerbitzuak erabiltzeko aukera duten etxeetan bizi diren biztanleen proportzioa
- 1.5.2 Hondamendiekin zuzenean lotutako galera ekonomikoak munduko barne produktu gordinari (BPG) dagokionez
- 1.5.3 Hondamendien arriskua murrizteko estrategia nazionalak onartzen eta aplikatzen dituzten herrialdeen kopurua, 2015-2030 aldirako Hondamendi Arriskua Murrizteko Sendai Esparruarekin bat etorriz
- 1.5.4 Hondamendi-arriskua murrizteko estrategia nazionalak erabili eta aplikatzen dituzten tokiko gobernuen proportzioa
- 2.1.1 Azpielikaduraren prebalentzia
- 2.2.1 Hazkundearen atzerapenaren prebalentzia (adinerako garaiera, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) haurren hazkunde-patroien medianaren < -2 desbideratze tipikoa) 5 urtetik beherako haurren artean
- 2.4.E2 Nekazaritzaren eta abeltzaintzaren amoniako isuriak (EBren sdg_02_60 adierazlea)
- 2.c.1 Elikagaien prezioen anomalien adierazlea
- 3.1.1 Amen heriotza-tasa
- 3.1.2 Osasun-langile espezializatuek artatutako erditzeen proportzioa
- 3.2.1 5 urtetik beherako haurren heriotza-tasa
- 3.2.2 Jaioberrien heriotza-tasa
- 3.3.1 GIBak eragindako infekzio berrien kopurua infektatu gabeko 1.000 biztanleko, sexuaren, adinaren eta funtsezko populazioaren arabera banakatuta
- 3.3.2 Tuberkulosiaren intzidentzia 100.000 biztanleko
- 3.3.3 Malariaren intzidentzia 1.000 biztanleko
- 3.3.4 B hepatitisaren intzidentzia 100.000 biztanleko
- 3.4.1 Gaixotasun kardiobaskularrei, minbiziari, diabetesari edo arnas gaixotasun kronikoei egotzitako heriotza-tasa
- 3.7.2 Emakume nerabeen ugalkortasuna (10 eta 14 urte artean eta 15 eta 19 urte artean), adin-talde horretako 1.000 emakumeko
- 3.9.1 Etxeetako eta giroko airearen kutsadurari egotzitako heriotza-tasa
- 3.9.2 Ur osasungaitzari, saneamendu eskasari eta higiene ezari (guztientzako ur, saneamendu eta higiene zerbitzu osasungaitzen eraginpean egotea) egotzitako heriotza-tasa
- 3.a.1 Egungo tabako-kontsumoaren prebalentzia 15 urtetik aurrera (adin egokituak)
- 3.c.1 Osasun-langileen dentsitatea eta banaketa
- 4.1.E1 18-24 urteko biztanleen eskola-uzte goiztiarraren tasa (EBren sdg_04_10 adierazlea)
- 4.2.2 Antolatutako ikaskuntzan parte hartzeko tasa (lehen hezkuntzan sartzeko adin ofiziala baino urtebete lehenago), sexuaren arabera banakatuta
- 4.4.1 Informazioaren eta komunikazioaren teknologian (IKT) gaitasuna duten gazteen eta helduen proportzioa, gaitasun motaren arabera banakatuta
- 4.6.1 a) alfabetatzean eta b) aritmetikan gutxienez gaitasun funtzionaleko maila finkoa lortu duen adin-talde jakin bateko biztanleriaren proportzioa, sexuaren arabera banakatuta
- 4.7.1 i) Munduko hiritartasunerako hezkuntza eta ii) garapen jasangarrirako hezkuntza zenbateraino barneratzen diren a) hezkuntza-politika nazionaletan, b) ikasketa-planetan, c) irakasleen prestakuntzan eta d) ikasleen ebaluazioan
- 4.a.1 Oinarrizko zerbitzuak eskaintzen dituzten eskolen proportzioa, zerbitzu motaren arabera banakatuta
- 4.c.1 Eskatutako gutxieneko kalifikazioak dituzten irakasleen proportzioa, hezkuntza-mailaren arabera banakatuta
- 5.1.1 Berdintasuna eta sexuagatiko diskriminaziorik eza sustatzeko, betearazteko eta gainbegiratzeko esparru juridikorik dagoen ala ez erabakitzea
- 5.3.1 15 urte bete aurretik eta 18 urte bete aurretik ezkonduta zeuden edo lotura egonkorra zuten 20 eta 24 urte bitarteko emakumeen proportzioa
- 5.5.1 a) estatuetako parlamentuetan eta b) tokiko gobernuetan emakumeek okupatutako eserlekuen proportzioa
- 5.a.2 Emakumeen lurren jabetzarako edo kontrolerako eskubide-berdintasuna bermatzen duen ordenamendu juridikoa (ohiturazko zuzenbidea barne) duten herrialdeen proportzioa
- 5.b.1 Telefono mugikorra duten pertsonen proportzioa, sexuaren arabera banakatuta
- 6.1.1 Arriskurik gabe kudeatutako edateko uraren hornidura-zerbitzuak erabiltzen dituzten biztanleen proportzioa
- 6.2.1 Erabiltzen duten biztanleen proportzioa: a) arriskurik gabe kudeatutako saneamendu-zerbitzuak eta b) eskuak urarekin eta xaboiarekin garbitzeko instalazioak
- 6.3.1 Egoki tratatutako etxeko eta industriako hondakin-uren fluxuen proportzioa
- 6.3.2 Kalitate oneko ur-masen proportzioa
- 6.5.2 Uren arloko lankidetzarako operazio-konponketak egin behar dituzten mugaz gaindiko arroen azaleraren proportzioa
- 6.b.1 Uraren kudeaketan eta saneamenduan tokiko komunitateek parte hartzeko politikak eta prozedura operatiboak ezarri dituzten tokiko administrazio-bulegoen proportzioa
- 7.1.1 Elektrizitaterako sarbidea duen biztanleriaren proportzioa
- 7.1.2 Erregai eta teknologia garbiak energia-iturri nagusi dituzten biztanleen proportzioa
- 7.2.1 Energia berriztagarriaren proportzioa energiaren azken kontsumo osoan
- 7.b.1 Garapen bidean dauden herrialdeetan eta herrialde garatuetan (biztanle bakoitzeko wattetan) energia berriztagarria sortzeko instalatutako ahalmena
- 8.2.1 Langile bakoitzeko BPG errealaren urteko hazkunde-tasa
- 8.4.2 Materialen bertako kontsumoa termino absolutuetan, materialen bertako kontsumoa per capita eta materialen bertako kontsumoa BPGrekiko
- 8.5.1 Landunen batez besteko diru-sarrerak orduko, sexuaren, adinaren, okupazioaren eta desgaitasuna duten pertsonen arabera banakatuta
- 8.5.2 Langabezia-tasa, sexuaren, adinaren eta desgaitasuna duten pertsonen arabera banakatuta
- 8.5.E1 Biztanleriaren okupazio-tasa (EBren sdg_08_30 adierazlea)
- 8.6.1 Ikasten ez duten, enplegurik ez duten eta gaikuntzarik jasotzen ez duten gazteen proportzioa (15-24 urte)
- 8.7.1 Haurren lana egiten duten 5 eta 17 urte bitarteko haurren proportzioa eta kopurua, sexuaren eta adinaren arabera banakatuta
- 8.9.2 Turismoaren sektoreko langileak
- 8.10.2 Banku batean, beste finantza-erakunde batean edo diru mugikorreko zerbitzuen hornitzaile batean kontu bat duten helduen proportzioa (15 urtetik aurrera)
- 9.1.1 Urte osoan ibiltzeko moduko errepide batetik 2 km baino gutxiagora bizi diren landa-biztanleen proportzioa
- 9.1.2 Garraiatutako bidaiari eta zama bolumena, garraiobidez banakatuta
- 9.4.1 Balio erantsiko unitate bakoitzeko CO2 isuriak
- 9.4.E1 Manufaktura-industriaren emisio atmosferikoen intentsitatea (EBren sdg_09_70 adierazlea)
- 9.5.1 Ikerketa eta garapeneko gastuak BPGrekiko proportzioan
- 9.5.2 Ikertzaileen kopurua (lanaldi osoaren baliokidean) milioi bat biztanleko
- 9.c.1 Sare mugikorreko estaldura duten biztanleen proportzioa, teknologiaren arabera banakatuta
- 11.1.1 Auzo marjinaletan, kokaleku informaletan edo etxebizitza desegokietan bizi den hiri-biztanleriaren proportzioa
- 11.3.2 Gizarte zibilak hiri-plangintzan eta -kudeaketan zuzenean parte hartzeko egitura duten eta erregulartasunez eta demokratikoki funtzionatzen duten hirien proportzioa
- 11.4.1 Kultura- eta natura-ondare osoa zaintzeko, babesteko eta kontserbatzeko per capita gastuak, guztira, honela banatuta: finantzaketa-iturria (publikoa eta pribatua), ondare mota (kulturala eta naturala) eta gobernu-maila (nazionala, eskualdekoa eta tokikoa/udalekoa)
- 11.5.2 Hondamendiekin zuzenean lotutako galera ekonomikoak munduko barne produktu gordinari (BPG) dagokionez
- 11.6.1 Kontrolatutako instalazioetan bildu eta administratutako hiri-hondakin solidoen proportzioa, sortutako hiri-hondakin guztiekiko, hirika banakatuta
- 11.6.2 Partikula fin esekien urteko batez besteko mailak (adibidez, PM2.5 eta PM10) hirietan (biztanleriaren arabera haztatuta)
- 11.7.1 Erabilera publikoko espazio irekietarako erabiltzen den hirien azalera eraikiaren batez besteko proportzioa, sexuaren, adinaren eta desgaitasuna duten pertsonen arabera banakatuta
- 11.a.1 Hiri-politika nazionalak edo eskualdeko garapen-planak dituzten herrialdeen kopurua, a) biztanleriaren dinamikari erantzuten diotenak, b) lurralde-garapen orekatua bermatzen dutenak eta c) tokiko zerga-marjina handitzen dutenak
- 11.b.1 Hondamendi-arriskua murrizteko estrategia nazionalak onartzen eta aplikatzen dituzten herrialdeen kopurua, 2015-2030 aldirako Hondamendi Arriskua Murrizteko Sendai Esparruarekin bat etorriz
- 11.b.2 Hondamendi-arriskua murrizteko estrategia nazionalak erabili eta aplikatzen dituzten tokiko gobernuen proportzioa
- 12.1.1 Kontsumo eta ekoizpen iraunkorreko modalitateetarako trantsizioa bultzatzeko politika-tresnak egiten, onartzen edo aplikatzen dituzten herrialdeen kopurua
- 12.2.2 Materialen bertako kontsumoa termino absolutuetan, materialen bertako kontsumoa per capita eta materialen bertako kontsumoa BPGrekiko
- 12.6.1 Iraunkortasunari buruzko txostenak argitaratzen dituzten enpresen kopurua
- 12.7.1 Erosketa publikoen arloan politika eta ekintza-plan iraunkorrak aplikatzen dituzten herrialdeen kopurua
- 12.8.1 i) Munduko hiritartasunerako hezkuntza eta ii) garapen jasangarrirako hezkuntza zenbateraino barneratzen diren a) hezkuntza-politika nazionaletan, b) ikasketa-planetan, c) irakasleen prestakuntzan eta d) ikasleen ebaluazioan
- 12.a.1 Garapen bidean dauden herrialdeetan eta herrialde garatuetan (biztanle bakoitzeko wattetan) energia berriztagarria sortzeko instalatutako ahalmena
- 13.1.2 Hondamendien arriskua murrizteko estrategia nazionalak onartzen eta aplikatzen dituzten herrialdeen kopurua, Hondamendien Arriskua Murrizteko Sendai-ko Esparruarekin (2015-2030) bat etorriz
- 13.1.3 Hondamendi-arriskua murrizteko estrategia nazionalak erabili eta aplikatzen dituzten tokiko gobernuen proportzioa
- 13.2.1 Nazio mailan ekarpen zehatzak, epe luzerako estrategiak, egokitzapenerako plan nazionalak eta egokitzapenari buruzko komunikazioak dituzten herrialdeen kopurua, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmeneko idazkaritzari jakinarazitakoak
- 13.2.2 Berotegi-efektuko gasen guztizko isurketak urteko
- 13.3.1 i) Munduko hiritartasunerako hezkuntza eta ii) garapen jasangarrirako hezkuntza zenbateraino barneratzen diren a) hezkuntza-politika nazionaletan, b) ikasketa-planetan, c) irakasleen prestakuntzan eta d) ikasleen ebaluazioan
- 16.1.2 Gatazkekin lotutako heriotzak, sexuaren, adinaren eta kausaren arabera banakatuta, 100.000 biztanleko
- 16.6.1 Gobernuaren gastu primarioak, hasieran onartutako aurrekontuaren proportzioan, sektoreka banakatuta (edo aurrekontu-kodeen edo antzeko elementuen arabera)
- 16.6.2 Zerbitzu publikoetan izandako azken esperientziarekin pozik dauden biztanleen proportzioa
- 16.7.1 Postu-proportzioak nazioko eta tokiko erakundeetan, horien artean: a) legebiltzarretan, b) administrazio publikoan eta c) botere judizialean, banaketa nazionalarekin alderatuta, sexuaren, adinaren, desgaitasunen bat duten pertsonen eta biztanleria-taldeen arabera banakatuta
- 16.9.1 Jaiotzean agintaritza zibil baten aurrean erregistratu diren 5 urtetik beherako haurren proportzioa, adinaren arabera banakatuta
- 16.10.1 Kazetariak, komunikabideetako kideak, sindikalistak eta giza eskubideen defendatzaileak hiltzen, bahitzen, bortxaz desagertzen, arbitrarioki atxilotzen eta torturatzen dituzten kasu egiaztatuen kopurua, azken 12 hilabeteetan
- 17.3.1 Garapen-bidean dauden herrialdeentzat hainbat iturritatik mobilizatutako finantza-baliabide gehigarriak
- 17.3.2 Diru-bidalketen bolumena (Estatu Batuetako dolarretan) BPG osoaren proportzioan
- 17.6.1 100 biztanleko banda zabal finkoko zerbitzuetako abonatuen kopurua, abiaduraren arabera banakatuta
- 17.8.1 Internet erabiltzen duten pertsonen proportzioa
- 17.18.2 Estatistikei buruzko legeria nazionalak estatistika ofizialen oinarrizko printzipioak betetzen dituen herrialdeen kopurua
- 17.18.3 Guztiz finantzatutako eta aplikatzeko prozesuan dagoen estatistika-plan nazionala duten herrialdeen kopurua, finantzaketa-iturriaren arabera banakatuta
- 17.19.2 a) azken hamar urteetan gutxienez biztanleriaren eta etxebizitzaren zentsua egin duten herrialdeen proportzioa; eta b) jaiotzen % 100 eta heriotzen % 80 erregistratu dituzten herrialdeena
Gora itzuli





