Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
| Eskuragarri dagoen adierazlea |
Munduko hiritartasunerako hezkuntza (MHH) eta garapen jasangarrirako hezkuntza (GJH) zenbateraino barneratzen diren hezkuntza-politiketan, ikasketa-planetan, irakasleen prestakuntzan eta ikasleen ebaluazioan |
|---|---|
| Xedea |
4.7- 2030. urterako, ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako eta kulturak garapen jasangarriari laguntzeko, hezkuntzaren bidez |
| Helburua |
4- Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea |
| Definizioa |
Munduko hiritartasunerako hezkuntza (MHH) eta garapen jasangarrirako hezkuntzari (GJH) buruzko UNESCOren galdetegiko 4 ataletako bakoitzean lortutako puntuazioa. Atal bakoitzak 0 eta 1 arteko puntuazio baten bidez neurtzen du Munduko hiritartasunerako hezkuntza eta garapen jasangarrirako hezkuntza zenbateraino barneratzen diren hezkuntza-sistemako alderdi jakin batean: Hezkuntza politiketan, ikasketa-planetan, irakasleen prestakuntzan eta ikasleen ebaluazioan. |
| Formula teorikoa |
\[P^{t}_{arloa}\]
non: $P^{t}_{arloa} =$ Arlo bakoitzeko galdetegian lortutako puntuazioa $t$ urtean |
| Aldizkakotasuna |
Lau urtean behin |
| Datuen azken eguneratze-data | 2026/10/23 |
| Metadatuen azken eguneratze-data | 2026/10/23 |






