Garapen Jasangarrirako Helburuen aurrerapenaren neurketa
1. Aurrerapenaren neurketa
Aurrerapena informazio fidagarriarekin neurtu eta jarraipena egitea funtsezkoa da Euskal Autonomia Erkidegoa GJHak lortzeko bidean aurrera nola doan ulertzeko.
Adierazle bakoitzaren aurrerapena hurbiletik neurtzeak erakusten du non ari garen aurrera egiten, zer arlotan ez den aurrerapenik lortzen ari eta zertan zentratu behar diren ahaleginak. Horrez gain, aukera ematen du 2030 Agenda nola gauzatzean ari den modu ireki eta gardenean jakinarazi eta ebidentzian oinarritutako politika eraginkorrak doitu edo garatu ahal izateko, eta hala, helburuak lortzen direla bermatzen laguntzeko.
GJHen adierazleen aurrerapena neurtzeko erakunde desberdinek garatutako metodologiak daude. Ebaluazio garden, ulerterraz eta alderagarria egiteko Eustatek garatutako metodologia nagusiki Eurostatek Europar Batasuneko GJHen adierazleetan izandako aurrerapena neurtzeko erabiltzen duen metodologian oinarritzen da, xehetasun batzuk INEren metodologiatik hartuz, eta zenbait egokitzapen eginez Euskal Autonomia Erkidegoko errealitatera moldatzeko.
Ebaluaketak neurtzen du adierazlea 2030 Agendan ezarritako xedera hurbiltzen ari den edo hartatik urruntzen ari den, eta zein abiaduratan; denboran zehar egindako aurrerapenean jartzen du arreta, ez egungo egoeran.
2030 Agendak adierazle batzuetarako mundu osorako xede kuantitatibo zehatza finkatu du. Kasu horietan, aurrerapena ebaluatzeko orduan Euskal Autonomia Erkidegorako xede hori bera hartu da.
Beste kasu batzuetan, Agendak ez du zehazten zenbakizko xederik, baina bai zein den norabide normatiboa, hau da, zein den adierazle horren balioaren joera desiragarria. Norabide normatiboa “Igoera” denean adierazle horren balioa handitzea da desiragarria, eta norabide normatiboa “Jaitsiera” denean, adierazlearen balioa txikiagotzea. Adierazle bakoitzerako norabide normatiboa Nazio Batuen Estatistika Dibisioaren 2026ko aurrerapenaren neurketari buruzko ohar teknikotik hartu da.
Adierazle edo azpiadierazleen desagregazioak (sexua, adina, lurraldea, eta abar) ez dira kontuan hartzen aurrerapena neurtzean, guztizko datuak baino ez dira erabiltzen.
2. Aurrerapen-kategoriak
| Irudia | Xede kuantitatibodunak | Xede kuantitatiborik gabeak |
|---|---|---|
|
Xedea lortuta edo lortzeko bidean. Xedea lortu da edo orain arte bezala aurreratzen jarraituta, 2030erako lortuta egongo da. | Aurrerapen nabarmena. Desiragarria den norabidean aurreratzen ari da nabarmen. |
|
Neurrizko aurrerapena xedea lortzeko bidean. Xedera hurbiltzen ari da, baina 2030ean lortzeko pixka bat azkarrago joan behar da. | Neurrizko aurrerapena. Desiragarria den norabidean aurreratzen ari da, neurrian. |
|
[Kategoria ez aplikagarria] | Geldialdia. Ez doa ez aurrera ez atzera. |
|
Aurrerapen eskasegia xedea lortzeko. Xederantz doa, baina 2030ean lortzeko askoz azkarrago joan beharko litzateke. | Neurrizko atzerakada. Desiragarria den norabidearen aurka doa, neurrian. |
|
Atzerakada xedearekiko. Xedetik urruntzen ari da. | Atzerakada nabarmena. Desiragarria den norabidearen aurka doa nabarmen. |
|
Ez ebaluagarria. Ezin da aurrerapena modu fidagarrian ebaluatu, nahikoa datu ez dagoelako, norabide normatiboa ez dagoelako argi, edo bestelako arrazoiengatik. |
|
Gainera, Jarraipen Txostenean beste bi kategoria ere badaude:
Ez eskuragarria
Gaur egun ez dago adierazle horretarako daturik, baina iturri desberdinak aztertzen ari gara laster datuak eskaini ahal izateko.
Ez aplikagarria
Adierazle batzuk ezin dira Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatu, hainbat arrazoi direla medio:
- Ez dagokio, garapen-mailagatik: adibidez, 10.6.1 adierazlea Garapen bidean dauden herrialdetako kideen eta boto-eskubideen proportzioa nazioarteko erakundeetan, ez da egokia Euskadirentzat, ez baita garapen bidean dagoen herrialdea.
- Euskadiri ez dagokion arau edo egitura instituzional bati buruzkoa da: adibidez, 12.4.1 adierazlea Hondakin arriskutsuei eta beste produktu kimiko batzuei buruzko nazioarteko ingurumen-akordio aldeaniztunetan konpromisoak eta informazioa transmititzeko betebeharrak betetzen dituzten alderdien kopurua, akordio horietako bakoitzean eskatzen den bezala, estatuek sinatutako nazioarteko akordio bati dagokio, eta, beraz, ezin zaio Euskadiri aplikatu.
- Neurketa globaleko adierazleak dira: adibidez, 17.10.1 adierazlea Munduko batez besteko muga-zerga haztatua.
3. Metodologia
Aurrerapena neurtzeko metodoak desberdinak dira 2030erako zenbakizko xedea duten adierazle edo azpiadierazleentzat, eta halako xederik ez dutenentzat. Gainera, azpiadierazle bat baino gehiago duten adierazleen aurrerapena neurtzeko, kalkulu gehiagarri bat egiten da.
3.1 Zenbakizko xederik ez duten adierazleak
Xede kuantitatiborik ez dagoenean, ebaluatzen dena da adierazlea desiragarria den norabidean ala kontrako norabidean mugitzen ari den, eta zein abiaduratan.
Horretarako urteko hazkunde-tasa konposatua erabiltzen da (CAGR, ingelesezko inizialengatik). Oinarri-urteko datua (normalean 2015) eta eskuragarri dagoen azken datua hartu eta denbora-tarte horretan izandako urteko hazkunde-tasa kalkulatzen da (%etan adierazia).
\[CAGR_{a} = \left( \frac{v_{t}}{v_{b}} \right)^{\frac{1}{t-b}} - 1\]Non: 𝑏 = oinarri-urtea (normalean 2015), 𝑡 = datuak eskuragarri dauden azken urtea (adibidez 2026), 𝑣𝑏 = oinarri-balioa 𝑏 urtean, 𝑣𝑡 = 𝑡 azken urteko balioa
Ondoren, kalkulatutako \(CAGRa\) zuzentzen da, adierazlearen norabide desiragarriaren arabera:
- Norabide desiragarria jaitsiera bada
- Norabide desiragarria igoera bada
Azkenik, zuzendutako urteko hazkunde-tasa konposatua ondoko tarteen arabera ebaluatzen da:
| \(CAGR_{z}\) | Aurrerapen-kategoria |
|---|---|
| ≥ % 1 | Aurrerapen nabarmena |
| < % 1 eta > % 0.1 | Neurrizko aurrerapena |
| ≤ % 0.1 eta ≥ % -0.1 | Geldialdia |
| < % -0.1 eta > % -1 | Neurrizko atzerakada |
| ≤ % -1 | Atzerakada nabarmena |
3.2 Zenbakizko xedea duten adierazleak
Xede kuantitatiboa ezarrita dagoen kasuetan, adierazlearen bilakaera eta xedea lortzeko izan beharko lukeena alderatzen dira.
Horretarako hiru urrats egiten dira:
-
Urteko hazkunde-tasa konposatua kalkulatu (ikus 3.1 puntuko formula)
-
Xedea lortzeko teorikoki beharko litzatekeen hazkunde-tasa kalkulatu:
Non: 𝑏 = oinarri-urtea (normalean 2015), 𝑧 = xede-urtea (normalean 2030), 𝑣𝑏 = oinarri-balioa 𝑏 urtean, 𝑥 = xedearen balioa xede-urtean
- Behatutako hazkunde-tasaren eta behar den hazkunde-tasaren arteko ratioa kalkulatu:
Ondoren, ratioa ondoko tarteen arabera ebaluatzen da:
| \(R\) | Aurrerapen-kategoria |
|---|---|
| ≥ % 95 | Xedea lortuta edo lortzeko bidean |
| < % 95 eta ≥ % 60 | Neurrizko aurrerapena xederantz |
| < % 60 eta ≥ % 0 | Aurrerapen eskasegia xedea lortzeko |
| < % 0 | Atzerakada xedearekiko |
3.3 Azpiadierazle bat baino gehiago duten adierazleak
Kasu batzuetan, adierazle batek maila bereko hainbat azpiadierazle ditu, ez dago nagusia den azpiadierazle bat. Kasu horietan, azpiadierazle guztien aurrerapenaren batezbestekoa erabiltzen da adierazlearen aurrerapena ebaluatzeko. Batezbestekoa kalkulatu ahal izateko, ondoko puntuazio funtzioak erabiliz, azpiadierazleen aurrerapen-balioak (hazkunde-tasa edo ratioa) -5 eta +5 arteko puntuazio bihurtzen dira:
Zenbakizko xederik ez duten azpiadierazleak
| \(CAGR_{z}\) | Puntuazioa |
|---|---|
| ≥ % 2 | 5 |
| < % 2 eta > % -2 | \(CAGR_{z}\) * 2.5 |
| ≤ % -2 | -5 |
Zenbakizko xedea duten azpiadierazleak
| \(R\) | Puntuazioa |
|---|---|
| ≥ % 130 | 5 |
| < % 130 eta ≥ % 60 | 0.0714 * (\(R\) - 60) |
| < % 60 eta > % -60 | 0.0416 * (\(R\) + 60) |
| ≤ % -60 | -5 |
Behin azpiadierazle guztien aurrerapena -5 eta +5 arteko puntuazioaren arabera neurtuta, horien batezbesteko aritmetikoa kalkulatzen da, azpiadierazle guztiei pisu berbera emanez.
Azkenik, batezbesteko horren arabera adierazlearen aurrerapen-kategoria esleitzen da, ondoko tarteen arabera:
| Batezbeteko puntuazioa | Aurrerapen-kategoria |
|---|---|
| > 2.5 | Aurrerapen nabarmena |
| ≤ 2.5 eta > 0.25 | Neurrizko aurrerapena |
| ≤ 0.25 eta ≥ -0.25 | Geldialdia |
| < -0.25 eta ≥ -2.5 | Neurrizko atzerakada |
| < -2.5 | Atzerakada nabarmena |
3.4 Kontsiderazioak eta salbuespenak
Datuen izaera dela eta, zenbait gogoeta eta salbuespen definitu dira:
-
Azken urteko balioak helburua betetzen duenean, xedea lortu dela ulertuko da, azken urteetako joera gorabehera.
-
Azken urteko balioa % 0 edo % 100 ingurukoa denean ( % 0.1eko gehieneko aldea), helburua hori izanik, xedea lortu dela ulertuko da.
-
Kasu batzuetan, adierazleek gehienezko edo gutxienezko muga naturalak dituzte (adibidez 9.c.1 Sare mugikorreko estaldura duten biztanleen proportzioa adierazleak ezin du % 100 baino handiagoa den balio bat izan. Oinarri-urtean adierazlearen balioa muga horretatik oso gertu baldin badago, ezinezkoa izan daiteke “Aurrerapen nabarmena” kategoriak eskatzen duen hazkunde-tasa lortzea. Kasu horietan kategoria bakoitzerako hazkunde-tasaren atalaseak zuzentzeko eskala-faktore bat erabiltzen da.
-
2015ean daturik ez dagoenean, 2015aren ondoren edo aurretik eskuragarri dagoen lehen urtea erabiltzen da oinarri-urte bezala.
-
Besterik zehaztu ezean, 2030a hartuko da xede-urtetzat.
-
Adierazle bitarrek Bai/Ez balioak bakarrik har ditzakete (adibidez 17.18.2 Estatistikei buruzko legeriak Estatistika Ofizialen Oinarrizko Printzipioak betetzen ditu). Halako adierazleei aurrerapen-kategoria hauetako bat esleituko zaie: Baiezkoa bada, “Xedea lortuta”; Ezezkoa bada, “Atzerakada xedearekiko”.
-
Adierazle batzuetan, desiragarria da xedea lortzea, baina gainditzeak ondorio negatiboak izan ditzake. Adibidez 4.5.1 adierazleko parekotasun-indizeetan, ahalik eta parekotasun handiena lortzea litzateke xedea (indizea=1), eta xede horren gainetik edo azpitik egotea berdin litzateke negatiboa. Kasu horietan, aurrerapenaren ebaluaketak berdin hartzen ditu kontuan idealarekiko desbideraketak, norabide batean edo bestean izan. Halakoak dira 4.5.1, 5.4.1, 5.5.1, 5.a.1, 16.6.1 eta 16.7.1 adierazleak.
-
Aurrerapen-estimazioek errealitatea gehiegi sinplifikatzen dute. Beharrezkoa da aurrerapenari testuingurua ematea beste informazio batzuekin.
-
Datuek politiken eragina islatzeko denbora behar da; denbora-seriea zenbat eta luzeagoa izan, orduan eta hobea izango da aurrerapena neurtzeko metodologia.





