Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
| Eskuragarri dagoen adierazlea |
Gazteen enplegua sustatzeko estrategia publikoen ezarpen maila eta administrazio publiko autonomikoek enplegua sustatzeko egindako gastua |
|---|---|
| Xedea |
8.b- 2020. urterako, gazteek enplegua lortzeko mundu‐mailako estrategia bat garatzea eta martxan jartzea, eta Lanaren Nazioarteko Erakundearen Enplegurako Munduko Ituna aplikatzea |
| Helburua |
8- Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, osoko enplegu produktiboa eta lan duina sustatzea |
| Definizioa |
Eskuragarri dauden serieak: - Gazteen enplegua sustatzeko estrategia publikoen ezarpen maila: Lanaren Nazioarteko Erakundeak ezarritako irizpideen arabera, gazteen enplegua sustatzeko estrategia publikoen ezarpenari dagokion puntuazioa (0 eta 3 artekoa) - Administrazio publiko autonomikoek enplegua sustatzeko egindako gastua: Administrazio autonomikoak enplegua sustatzeko egindako gastua (aurrekontu-likidazioetan erabilitako sailkapen funtzionalaren 24. gastu-politika) - Administrazio publiko autonomikoek enplegua sustatzeko egindako gastua, gastu guztiarekiko: Administrazio autonomikoak enplegua sustatzeko egindako gastuaren proportzioa (aurrekontu-likidazioetan erabilitako sailkapen funtzionalaren 24. gastu-politika) |
| Formula teorikoa |
Gazteen enplegua sustatzeko estrategia publikoen ezarpen maila \[GEE^{t}\]non: $GEE^{t} =$ Lanaren Nazioarteko Erakundearen irizpideen arabera lortutako puntuazioa $t$ urtean Administrazio publiko autonomikoek enplegua sustatzeko egindako gastua \[G_{enplegu\, sustapena}^{t}\]non: $G_{enplegu\, sustapena}^{t} =$ autonomia erkidegoko aurrekontu bateratuen likidazioan enplegua sustatzeko gastua (sailkapen funtzionalaren 24. gastu-politika) $t$ urtean Administrazio publiko autonomikoek enplegua sustatzeko egindako gastua, gastu guztiarekiko \[PG_{enplegu\, sustapena}^{t} = \frac{G_{enplegu\, sustapena}^{t}}{G^{t}} \cdot 100\]non: $G_{enplegu\, sustapena}^{t} =$ autonomia erkidegoko aurrekontu bateratuen likidazioan enplegua sustatzeko gastua (sailkapen funtzionalaren 24. gastu-politika) $t$ urtean $G^{t} =$ autonomia erkidegoko aurrekontu bateratuen likidazioko guztizko gastua $t$ urtean |
| Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
| Oharra |
Lanaren Nazioarteko Erakundeak ezarritako irizpideen araberako puntuazioen deskribapena:
Autonomia erkidegoetako aurrekontu-likidazioen datu bateratuak araztuta hartzen dira tokiko finantza-bitartekaritzatik eta NPEtik (nekazaritza-politika erkidea) |
| OCECA |
“Administrazio publiko autonomikoek enplegua sustatzeko egindako gastua” eta “Administrazio publiko autonomikoek enplegua sustatzeko egindako gastua, gastu guztiarekiko” seriak autonomia-erkidegoetako estatistika-organo nagusien arteko metodologia harmonizatua erabiliz kalkulatu dira |
| Datuen azken eguneratze-data | 2026/09/07 |
| Metadatuen azken eguneratze-data | 2026/09/08 |






