Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
| Eskuragarri dagoen adierazlea |
Batez besteko egun batean etxeari eta familiari eskainitako denbora eta genero-parekotasunaren indizea (emakume eta gizonen artean) etxeari eta familiari eskainitako batez besteko denboran |
|---|---|
| Xedea |
5.4- Ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lana aitortzea eta baloratzea zerbitzu publiko, azpiegitura eta gizarte‐babeseko politiken bidez, eta etxean eta familian partekatutako erantzukizuna sustatuz, herrialde bakoitzean dagokionaren arabera |
| Helburua |
5- Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neska guztiak ahalduntzea |
| Definizioa |
Eskuragarri dauden serieak:
|
| Formula teorikoa |
Batez besteko egun batean etxeari eta familiari eskainitako denbora \[THFP^{t} = \frac{THF^{t}}{PHF^{t}}\]non: $THF^{t} =$ biztanleriak batez besteko egun batean etxeko lanetan edo etxeko lagunez arduratzen emandako minutuak $t$ urtean $PHF^{t} =$ biztanleria $t$ urtean
Genero-parekotasunaren indizea etxeari eta familiari eskainitako batez besteko denboran \[ITHF^{t} = \frac{THFM^{t}}{THFH^{t}}\]non: $THFM^{t} =$ emakumeek batez besteko egun batean etxeko lanetan edo etxeko lagunez arduratzen emandako minutuak $t$ urtean $THFH^{t} =$ gizonek batez besteko egun batean etxeko lanetan edo etxeko lagunez arduratzen emandako minutuak $t$ urtean |
| Desagregazioak |
Sexua Lurralde historikoa |
| Aldizkakotasuna |
Bosturtekoa |
| Oharra |
Genero parekotasunaren indizean erreferentzia-balioa 1 da, parekotasun absolutua adierazten duena. Adierazlearen balioa 1etik zenbat eta urrunago egon, orduan eta handiagoa da desberdintasun-maila; balioa 1 baino handiagoa izateak adierazten du emakumeek batez beste gizonek baino denbora gehiago ematen diotela etxeari eta familiari; balioa 1 baino txikiagoa izateak adierazten du gizonezkoek batez beste emakumeek baino denbora gehiago ematen diotela etxeari eta familiari. |
| Datuen azken eguneratze-data | 2026/09/17 |
| Metadatuen azken eguneratze-data | 2026/10/09 |






