Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
| Eskuragarri dagoen adierazlea |
Partikula finekiko (PM2,5) esposizioagatiko heriotza goiztiarrak (EBren sdg_11_52 adierazlea) |
|---|---|
| Xedea |
3.9- 2030. urterako, nabarmen jaistea produktu kimiko arriskutsuen eta airearen, uraren eta lurraren poluzioaren eta kutsaduraren ondorioz eragindako heriotzak eta gaixotasunak |
| Helburua |
3- Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea |
| Definizioa |
Partikula finen (PM2,5) 5 $\mu\mathrm{g}/\mathrm{m}^3$ baino kontzentrazio altuagoko esposizio luzeari egozgarriak diren heriotza goiztiarren tasa 100.000 biztanleko eta heriotza goiztiarren kopurua |
| Formula teorikoa |
Partikula finekiko esposizioagatiko heriotza goiztiarren tasa 100.000 biztanleko \[TM_{partikula }^{t} = \frac{D_{partikula }^{t}}{PA^{t}} \cdot 100.000\]Partikula finekiko esposizioagatiko heriotza goiztiarren kopurua \[D_{partikula }^{t}\]non: $D_{partikula }^{t} =$ partikulen esposizioari esleitutako heriotza goiztiar estimatuak, $t$ urtean $PA^{t} =$ biztanleria $t$ urtean |
| Desagregazioak |
Sexua Lurralde historikoa |
| Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
| Oharra |
Heriotza goiztiarren kopurua kalkulatzeko, OMEren airearen kalitateari buruzko jarraibide orokorretan (2021) eta Europako Ingurumen Agentziak airearen kutsadurak osasunean dituen eraginei buruz 2025ean egindako informazio-saioan deskribatutako metodologia erabili da |
| Datuen azken eguneratze-data | 2026/06/25 |
| Metadatuen azken eguneratze-data | 2026/06/24 |






