Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
| Eskuragarri dagoen adierazlea |
Etxeko gastuen edo diru-sarreren hazkunde-tasa per capita, biztanleria osoarena eta % 40 pobreenarena. % 40 txiroenen diru-sarreren hazkunde erlatiboaren indizea |
|---|---|
| Xedea |
10.1- 2030. urterako, biztanle pobreenen % 40ren diru‐sarrerek pixkanaka batezbesteko nazionala igaro dezatela eta kopuru horietan jarrai dezala lortzea |
| Helburua |
10- Herrialde bakoitzaren barneko eta herrialdeen arteko desberdintasunak murriztea |
| Definizioa |
|
| Formula teorikoa |
Gastuen edo diru-sarreren hazkunde-tasa per capita Batez besteko per capita diru-sarrera errealaren edo kontsumoaren urteko hazkundea kalkulatzeko, lehenik eta behin, ongizate-banaketaren % 40 baxuenaren T0 eta T1 urteetako batez besteko per capita diru-sarrera erreala edo kontsumoa kalkulatzen da, eta, ondoren, urte horien arteko urteko batez besteko hazkunde-tasa kalkulatzen da, hazkunde konposatuaren formula bat erabiliz: Diru-sarreren edo kontsumoaren hazkundea = \(\left( \frac{Batezbestekoa\, T_1}{Batezbestekoa\, T_0} \right)^{\frac{1}{T_1 - T_0}} - 1\) Biztanleria osoaren batez besteko per capita diru-sarrera errealaren edo kontsumoaren hazkundea modu berean kalkulatzen da, biztanleria osoaren datuak erabiliz. % 40 txiroenen diru-sarreren hazkunde erlatiboaren indizea \[I_{erlatibo}^{t} = \frac{TC_{40}^{t}}{TC^{t}}\]non: $TC_{40}^{t} =$ Etxeko per capita diru-sarreren hazkunde-tasa (biztanleriako % 40 txiroenak), $t$ urtean $TC^{t} =$ Etxeko per capita diru-sarreren hazkunde-tasa, $t$ urtean |
| Desagregazioak |
Lurralde historikoa |
| Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
| Oharra |
Etxeko kontsumo-unitateen kopurua kalkulatzeko, ELGA eskala aldatua erabiltzen da. Eskala horrek 1 pisua esleitzen dio 14 urte edo gehiagoko lehen pertsonari, 0,5 pisua 14 urte edo gehiagoko gainerako pertsonei eta 0,3 pisua 14 urtetik beherako pertsonei. Hazkunde erlatiboaren indizean, helburua biztanleriaren % 40 pobreenaren diru-sarreren hazkundeari batez bestekoa baino tasa handiagoan eustea da. Balioa 1 baino handiagoa izateak nagusitasun hori adierazten du. |
| OCECA |
Autonomia-erkidegoetako estatistika-organo zentralen arteko metodologia harmonizatua erabiliz kalkulatutako adierazlea |
| Datuen azken eguneratze-data | 2026/10/16 |
| Metadatuen azken eguneratze-data | 2026/10/23 |







